Grab this swicki from eurekster.com

2007/12/01

NATURA

Euskal Herriko paisaia interesgarrienetakoa URDAIBAIk aniztasun handiko paisaia du. Kantauri itsasoarekin topo egiteko lasterketa azkarrean, ibaiek paisaia-gama osatua eratu dute. Hiru mota desberdin garbi nabarmendu dira. Honela, ibar berdeen buru diren mendi malkartsuek -altuera txiki eta aldapa handikoek- haran, ibar eta paduretako erliebe leun eta lauari egiten diote leku, zeruertzean nagusi diren itsaslabar, kai eta hondartzen zerrenda estuarekin talka egin ostean, eta Bizkaiko Golkoko lautada urdina hasten den lekuan amaitzen dira.
Gama zabal honetan, berebiziko garrantzia eta zaintza-maila onargarria duten sistema naturalak nabarmen ditzakegu: estuario-sistema, sistema karstikoa -gainean artadi kantauriarrez osatutako baso zabala duena- eta hondartzez eta itsaslabarrez betetako itsasbazterra, Izaro uharteak edertuta. Heldutasun ekologiko nabaria duten ekosistema hauen ondoan, URDAIBAIn nekazaritza-sistema baliotsuak eta baserri tradizionalez, auzoz eta garrantzi historiko-ekonomikoa duten hirigunez osatutako paisaia anitz eta armonikoak daude. Hori guztia, erreserba hau Euskal Herriko paisaia interesgarrienetako bihurtzen duten berezitasunez eta aberastasunez hornituta. Hobekien zeuden ekosistemak zaintza bereziko eremu izendatu zituzten, URDAIBAIko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko 5/1989 Legearen bidez.


- Flora
- Fauna

No hay comentarios:

 

Add to Technorati Favorites

Page copy protected against web site content infringement by Copyscape

Creative Commons License
Blog hau Creative Commons-en lizentziapean dago.