Grab this swicki from eurekster.com

2007/11/14

BUSTURIALDEKO HONDARTZAK

Busturialdea-Urdaibai, goizeko lanbro artetik sortzen da Euskal Autonomia Erkidegoko natura-gunerik garrantzitsuenetako bat ezagutzera emanez: “Urdaibai Biosfera-Erreserba”.
Itsasoraino heltzen diren baso eta haranak, olatuen joan-etorria zaintzen duten itsaslabarrak eta hondartza lasaiak, denbora geldiarazteko modukoak. Padurak eta herrixkak, ametsetako toki zoragarri hau miresten duten herriarekin. Hemen argiak uraren berdearekin eta zeruaren urdinarekin bat egiten du; estuario miragarriak espazioaren handitasuna eta magia guztia agerian uzten ditu.

Busturialdeko hondartzak zentzumen guztien gozagarri dira urte osoan: hondartza handiak edo Kantaurialdeko xarma biltzen duten ezkutuko kala txikiak, itsaso haserretuaren babesleku eta itsaslabar izugarrien zaindari direnak. Udan oporretako giroa eta zalaparta izan ohi da, eta neguan, berriz, bakardadearen lasaitasuna.
Etzanda egon zaitezke, lasai-lasai eguzkia hartzen hondartzetan edo hamaika jarduera eta ekintza egiten, inguruak eskaintzen dituen aukeretaz baliatuz.
Urdaibai Biosfera-Erreserban, Euskadiko toki pribilegiatuenetako batean dauden hamabi hondartzek ongietorria egingo dizute eta erraz ahaztuko ez dituzun egun batzuk pasatzera gonbidatuko zaituzte.


Hauetariko hondartza batzuk hurrengo hauek dira:

- LAGA
- SAN ANTONIO
- LAIDA
- ARITXATXU
- KANALA

2007/11/13

AISIALDIRAKO JARDUERAK

Urdaibai eskualdeak naturaz eta kirolaz gozatzeko aukera mugagabea eskaintzen du. Honela ibilbide laburreko ibilbide sare bat dago (19 guztira) eskualdea osatzen duten 20 udalerrietatik pasatuz. Busturialdea-Urdaibai ezagutzeko beste modu bat da, oinez, patxadaz eta ingurunearekin eta bertoko jendearekin harreman zuzenean egonez.

Ur kirolei dagokienez, kirol mota ugari egin daiteke; bela, surfa, windsurfa, piraguismoa, urpekaritza, eskalada,...
Mountain-bike, hegaztien behaketa, txalupetan irteerak errioan zehar...dira Urdaibaik, besteak beste, eskaintzen dituen aktibitateetako batzuk.

2007/11/02

IBARROLAREN BASO ETA SANTIMAMIÑEKO KOBAK

Kortezubitik hurbil Agustin Ibarrolak margozturiko basoa aurkitzen dugu. Omako basoa bezala ere ezagutzen da. Zuhaitzen enborrak margoztuta daude eta bertan pertsona, irudi etabar ikusi daitezke.



Tagzania: Naiane
Kortezubiko beste altxor kultural bat Santimamiñeko kobak dira. Hauek 1916ean aurkitu ziren eta bertan gizaki primitiboak bizi izan zirela esaten da.
Bertako ormetan garai hartako hainbat irudi ikusi daitezke.

URDAIBAIREN KOKAPENA

Urdaibai Biosfera Erreserba Europaren hegoaldean kokatuta dago, Kantauri Itsasoaren bazterrean, Iberiar Penintsularen iparraldean dago. Euskal Herriko gunea da eta zehazki Bizkaiko Lurralde Historikoaren Busturialdea deituriko eskualdean dago.


22 udalerriz eratuta dago. Horietatik hamabi oso-osorik sartuta daude: Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua, Gernika-Lumo, Ajangiz, Mendata, Arratzu, Kortezubi, Gautegiz Arteaga eta Elantxobe. Beste bi udalerri, Muxika eta Ibarrangelu, ia-ia bere osotasunean sartu dira. Bermeo, Nabarniz eta Ereño euren azalera erdia baino gehiago dute barnean, eta beste bostak, Arrieta, Errigoiti, Morga, Amorebieta-Etxano eta Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, euren azaleraren herena baino gutxiago dute Biosferako Erreserban.

 

Add to Technorati Favorites

Page copy protected against web site content infringement by Copyscape

Creative Commons License
Blog hau Creative Commons-en lizentziapean dago.