Grab this swicki from eurekster.com

2007/11/14

BUSTURIALDEKO HONDARTZAK

Busturialdea-Urdaibai, goizeko lanbro artetik sortzen da Euskal Autonomia Erkidegoko natura-gunerik garrantzitsuenetako bat ezagutzera emanez: “Urdaibai Biosfera-Erreserba”.
Itsasoraino heltzen diren baso eta haranak, olatuen joan-etorria zaintzen duten itsaslabarrak eta hondartza lasaiak, denbora geldiarazteko modukoak. Padurak eta herrixkak, ametsetako toki zoragarri hau miresten duten herriarekin. Hemen argiak uraren berdearekin eta zeruaren urdinarekin bat egiten du; estuario miragarriak espazioaren handitasuna eta magia guztia agerian uzten ditu.

Busturialdeko hondartzak zentzumen guztien gozagarri dira urte osoan: hondartza handiak edo Kantaurialdeko xarma biltzen duten ezkutuko kala txikiak, itsaso haserretuaren babesleku eta itsaslabar izugarrien zaindari direnak. Udan oporretako giroa eta zalaparta izan ohi da, eta neguan, berriz, bakardadearen lasaitasuna.
Etzanda egon zaitezke, lasai-lasai eguzkia hartzen hondartzetan edo hamaika jarduera eta ekintza egiten, inguruak eskaintzen dituen aukeretaz baliatuz.
Urdaibai Biosfera-Erreserban, Euskadiko toki pribilegiatuenetako batean dauden hamabi hondartzek ongietorria egingo dizute eta erraz ahaztuko ez dituzun egun batzuk pasatzera gonbidatuko zaituzte.


Hauetariko hondartza batzuk hurrengo hauek dira:

- LAGA
- SAN ANTONIO
- LAIDA
- ARITXATXU
- KANALA

No hay comentarios:

 

Add to Technorati Favorites

Page copy protected against web site content infringement by Copyscape

Creative Commons License
Blog hau Creative Commons-en lizentziapean dago.