Grab this swicki from eurekster.com

2008/01/14

GUNE BABESTUAK EUSKAL HERRIAN

Euskal Herrian 1980ko hamarkadan hasi ziren gune babestuak izendatzen eta, jadanik, gatazkak eta zailtasunak gaindituz, era guztietako guneak aurki daitezke. Baina, azken hamarkadan puri-purian egon ondoren, kezka bat ari da nagusitzen. Ez al da gune babestuen eta babestu gabekoen artean desoreka handia sortzen ari?




Euskal Herriko gune babestuen historia ez da oso luzea, baina azken hamarkadan gune horien kopuruak gorakada handia izan du. 1984an Urdaibai biosfera-erreserba izendatu zutenetik, natur gune babestuen sareari izen guztietako guneak gehitu zaizkio. Hala ere, gehien aipatzen den babes eta kontserbaziorako figura, natur parkearena da eta ez da harritzekoa, 1989 ezkeroztik hainbat eredu ditugulako: Urkiola (1989), Valderejo (1992), Gorbeia (1994), Aiako Harria (1995), Bardeak (1999)...

Azalera txikiagoa hartzen duten kontserbaziorako figuren adibideak ere ez zaizkigu falta: natur erreserbak (Irunberriko arroila), erreserba integralak (Irati), hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) (Biasteriko aintzirak), biotopo babestuak (Leitzaran) eta abar (ikus mapa). Guztiak natur guneen babes-politikaren alde desberdinak baino ez dira: izen desberdinak eta helburu bat, naturaren kontserbazioa.

Bestalde, Euskal Herrian hiru errealitate administratiboren ondorioz (Pirinio Atlantikoen zati den Iparraldea, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa), gune babestuak izendatzeko administrazioen inplikazio-mailen desoreka nabaria da. Ipar Euskal Herrian esaterako, administrazioaren eta hainbat eragileren partetik traba handiak topatzen dituzte. Alde batetik, departamenduan bi kultura daudelako (biarnesa eta euskalduna) eta, bestalde, gune babestu izendatzeak hainbat jarduera arautzea dakarrelako.

URDAIBAI ARRAUN TALDEA


Talde honen helburua euskal kirola den arrauna bultzatu nahi du Busturialdean. Orain dela urte batzuetatik estatu eta Euskadi mailan punta puntako taldeen artean dago arrauneko ligan eta ea aurtengo urte honetan banderaren bat irabazten duten, Bermeoko mutil talde honek merezi du eta!

2007/12/06

URDAIBAIRA IRTEERA

Hurrengo aurkezpen hau oso interesgarria:



Etorriko ahal zara irteera honetara?

URDAIBAIRI BURUZKO BIDEOA

Hemen daukazue Urdaibairi buruzko bideotxo bat Urdaibai hobeto ezagutu dezazuen:



Zeri itxaroten zaude etortzeko?

2007/12/02

ZIKOINEN ASKATZEA


Zikoinak askatu zituen Urdaibai Fundazioak martxoak 4ean Foruan.Zikoinen populazioa handitzeko asmoz 2003 urtetik abian duen proiektuaren barnean, jaia antolatu zuen Urdaibai Fundazioak Foruan. Zikoinen askatzea izan zen festako ekitaldi nagusia. 13:00etan egin zuten; aldez aurretik, bertsolariak eta musika emanaldiak izan ziren Kultur Etxean.

URDAIBAI FUNDAZIOA

2002. urtean sortua, Urdaibai fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da eta Euskal Herriko natur-ondarearen kontserbazioan eta kudeaketan laguntzea du helburutzat. Gaur egun bere jarduerak Bizkaiko lurraldean burutzen dira, Urdaibaiko Biosfera Erreserban ardura berezia jarriz.

Irudi batek hainbat hitz baino gehiago balio du, ez duzu uste?

HELBURUAK: Urdaibai Fundazioaren jarduerak inguruneko biodibertsitatearen kontserbaziora bideratuta daude; honako hau espezieak, habitata, erlazionatutako prozesu ekologikoak eta paisaia barne hartzen dituen multzo gisa ulertuz.

Horretarako lurraldearen kudeaketan parte hartzen da, arriskuan dauden espezieen berreskuratzea bultzatzen da, ikerketa-lanak burutzen dira eta naturaren kontserbazioaren dibulgazio eta sentsibilizazioarekin zerikusia duten ikerketa-lan ezberdinak burutzen dira.

Ez galdu aurton, zuretzako prestaturik ditugun ekintzak .Hau hasiera besterik ez da. Etorri gurera!!!


www.fundacionurdaibai.org    info@fundacionurdaibai.org

2007/12/01

FAUNA


Mota askotako komunitate zoologikoa. URDAIBAIn dagoen biotopo-dibertsitateak fauna garrantzitsua eta askotarikoa dagoela adierazten du: hegaztiak, ugaztunak, anfibioak, narrastiak, intsektuak, arrainak, moluskuak eta krustazeoak.
Padurak ibarren hondoetako buztinen eta kalizen arteko kontaktuen ondorioz sortzen diren ur-emari kontinentalek eta itsasaldiek eragindako leku hezeak dira, eta hegazti-faunarentzako eremu garrantzitsuak dira. Interes hau areagotu egiten da,URDAIBAI Europa eta Afrikaren artean migratzen duten hegaztientzat pasabide eta atseden-leku delako. Zalantzarik gabe, hegazti habigile, sedentario, pasadako espezie negutar eta behin-behineko gehien biltzen dituen Euskal Herri osoko lekurik aberatsena da. "RAMSAR hitzarmeneko nazioarteko hezegune garrantzitsuak" eta Europako Batasuneko "Hegaztientzako bereziki babestu beharreko lekuak-NATURA 2000" zerrendetan dago.







Hainbat motatako zoologia dago gune ikusgarri honetan.
Hegaztiez gain, ornodun askoren presentzia orekatua dago, horien artean garrantzitsuenetakoa Euskal Autonomia Erkidegoan ia desagerturik dagoen ur-ipurtatsa (Musela lutreola) da. URDAIBAIn inbentariaturik dauden ornodunen fauna 318 espezietakoa da.

FLORA


Landare-estalkia aldatuz joan da lurraren erabilera aldatzen joan den heinean, eta, ondorioz, murrizketa zorrotza gertatu da jatorrizko ekosistema naturalean azken bost mendeotan. Hala ere, ingurua deforestatu egin den bitartean, gizakiaren aztarnek belardi, zuhaizti, sastrakadi eta baserriz betetako mosaiko interesgarri eta emankorra osatu dute.
Halaber, eremuaren % 60 hartzen duten baso-landaretza modernoak gailentzen dira gaur egun biosfera-erreserbaren paisaian.
URDAIBAIn 25 landaretza-unitate daude, 8 sektore homogeneotan taldekatuta: bost komunitate natural edo berezko (hostozabalen basoak, sastrakak eta otalurrak, harkaitzak, uretako landaretza eta kostako hareatzetako landaretza), eta bere garapen eta mantenurako gizakiaren etengabeko eragina behar-beharrezkoa den beste sektore batzuk (baso-landaketak, belardiak, laborantza eta landaretza tipifikagarriz osatutako beste leku batzuk). Landare baskular edo gainekoen taldean bakarrik, 615 espezie inbentariatu eta deskribatu dira.







Izugarrizko landaretza dago Urdaibaien, bai baso zein hareatzetako landaretza.
Artadi kantauriarrek balio berezia dute, Euskadiko itsasertzean dauden mota honetako baso garrantzitsuenak baitira. Interes botaniko handia duten landare-multzoak dira, hosto iraunkorreko zuhaitzak -berez Mediterraneoko klima dagoen lekuetakoak- eta aberastasun floristiko handia dituztenak. Baso itxi eta sarbide zaila dutenak dira, eta, ondorioz, hainbat fauna-espeziek bizirautea posible izan da. Horregatik, babes berezia duten eremu izendatu dituzte.
Bestalde, paduretako landaretzaren bitxitasuna eta berezitasuna eta URDAIBAIn dagoen flora-unitateetan oinarritutako zonifikazioa nazioartean ere onartutako natura- eta zientzia-baliabideak dira eta, itsasadarraren babeserako eremu berezian, URDAIBAIko legeak babestuta daude.

PAISAIA

URDAIBAIko biosfera-erreserbak naturaren aldetik balio izugarria du, batez ere, Kantauri aldeko beste eskualde batzuekin alderatuz gero; izan ere, industriaren garapenak degradazio handia sorrarazi zuen hainbat eremutan. Ekologia eta naturaren aldetik duen interesaren arabera, eremua lau zatitan bana daiteke:


- Mundakako itsasadarren inguruko hezegunea.

- Artadi kantauriarrak.

- Kostaldea.

- Landazabal atlantikoa.

Honi paisaia aldetik duen interes ukaezina gehitu behar zaio, itsasbazterreko eta barruko paisaien aniztasuna eta aberastasuna handia baita.

NATURA

Euskal Herriko paisaia interesgarrienetakoa URDAIBAIk aniztasun handiko paisaia du. Kantauri itsasoarekin topo egiteko lasterketa azkarrean, ibaiek paisaia-gama osatua eratu dute. Hiru mota desberdin garbi nabarmendu dira. Honela, ibar berdeen buru diren mendi malkartsuek -altuera txiki eta aldapa handikoek- haran, ibar eta paduretako erliebe leun eta lauari egiten diote leku, zeruertzean nagusi diren itsaslabar, kai eta hondartzen zerrenda estuarekin talka egin ostean, eta Bizkaiko Golkoko lautada urdina hasten den lekuan amaitzen dira.
Gama zabal honetan, berebiziko garrantzia eta zaintza-maila onargarria duten sistema naturalak nabarmen ditzakegu: estuario-sistema, sistema karstikoa -gainean artadi kantauriarrez osatutako baso zabala duena- eta hondartzez eta itsaslabarrez betetako itsasbazterra, Izaro uharteak edertuta. Heldutasun ekologiko nabaria duten ekosistema hauen ondoan, URDAIBAIn nekazaritza-sistema baliotsuak eta baserri tradizionalez, auzoz eta garrantzi historiko-ekonomikoa duten hirigunez osatutako paisaia anitz eta armonikoak daude. Hori guztia, erreserba hau Euskal Herriko paisaia interesgarrienetako bihurtzen duten berezitasunez eta aberastasunez hornituta. Hobekien zeuden ekosistemak zaintza bereziko eremu izendatu zituzten, URDAIBAIko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko 5/1989 Legearen bidez.


- Flora
- Fauna

URDAIBAI BIOSFERA-ERRESERBA PATRONATUA





Helbidea:

Udetxea jauregia. Gernika-Lumo errepidea, z/g 130 Postakutxa
48300 Gernika-Lumo (Europako Herrien parkearen ondoan)

Fax/E-posta:94-625.71.25 / 94-625.72.53 / urdaibai@ej-gv.es

Ordutegia:

Astelehenetik ostegunera: 8:30 - 13:30 eta 15:00 - 17:30. Ostiralean: 8:30 - 14:30. Udan (ekainaren 15etik irailaren 15era): astelehenetik ostiralera 8:30 - 14:30.


2007/11/14

BUSTURIALDEKO HONDARTZAK

Busturialdea-Urdaibai, goizeko lanbro artetik sortzen da Euskal Autonomia Erkidegoko natura-gunerik garrantzitsuenetako bat ezagutzera emanez: “Urdaibai Biosfera-Erreserba”.
Itsasoraino heltzen diren baso eta haranak, olatuen joan-etorria zaintzen duten itsaslabarrak eta hondartza lasaiak, denbora geldiarazteko modukoak. Padurak eta herrixkak, ametsetako toki zoragarri hau miresten duten herriarekin. Hemen argiak uraren berdearekin eta zeruaren urdinarekin bat egiten du; estuario miragarriak espazioaren handitasuna eta magia guztia agerian uzten ditu.

Busturialdeko hondartzak zentzumen guztien gozagarri dira urte osoan: hondartza handiak edo Kantaurialdeko xarma biltzen duten ezkutuko kala txikiak, itsaso haserretuaren babesleku eta itsaslabar izugarrien zaindari direnak. Udan oporretako giroa eta zalaparta izan ohi da, eta neguan, berriz, bakardadearen lasaitasuna.
Etzanda egon zaitezke, lasai-lasai eguzkia hartzen hondartzetan edo hamaika jarduera eta ekintza egiten, inguruak eskaintzen dituen aukeretaz baliatuz.
Urdaibai Biosfera-Erreserban, Euskadiko toki pribilegiatuenetako batean dauden hamabi hondartzek ongietorria egingo dizute eta erraz ahaztuko ez dituzun egun batzuk pasatzera gonbidatuko zaituzte.


Hauetariko hondartza batzuk hurrengo hauek dira:

- LAGA
- SAN ANTONIO
- LAIDA
- ARITXATXU
- KANALA

2007/11/13

AISIALDIRAKO JARDUERAK

Urdaibai eskualdeak naturaz eta kirolaz gozatzeko aukera mugagabea eskaintzen du. Honela ibilbide laburreko ibilbide sare bat dago (19 guztira) eskualdea osatzen duten 20 udalerrietatik pasatuz. Busturialdea-Urdaibai ezagutzeko beste modu bat da, oinez, patxadaz eta ingurunearekin eta bertoko jendearekin harreman zuzenean egonez.

Ur kirolei dagokienez, kirol mota ugari egin daiteke; bela, surfa, windsurfa, piraguismoa, urpekaritza, eskalada,...
Mountain-bike, hegaztien behaketa, txalupetan irteerak errioan zehar...dira Urdaibaik, besteak beste, eskaintzen dituen aktibitateetako batzuk.

2007/11/02

IBARROLAREN BASO ETA SANTIMAMIÑEKO KOBAK

Kortezubitik hurbil Agustin Ibarrolak margozturiko basoa aurkitzen dugu. Omako basoa bezala ere ezagutzen da. Zuhaitzen enborrak margoztuta daude eta bertan pertsona, irudi etabar ikusi daitezke.



Tagzania: Naiane
Kortezubiko beste altxor kultural bat Santimamiñeko kobak dira. Hauek 1916ean aurkitu ziren eta bertan gizaki primitiboak bizi izan zirela esaten da.
Bertako ormetan garai hartako hainbat irudi ikusi daitezke.

URDAIBAIREN KOKAPENA

Urdaibai Biosfera Erreserba Europaren hegoaldean kokatuta dago, Kantauri Itsasoaren bazterrean, Iberiar Penintsularen iparraldean dago. Euskal Herriko gunea da eta zehazki Bizkaiko Lurralde Historikoaren Busturialdea deituriko eskualdean dago.


22 udalerriz eratuta dago. Horietatik hamabi oso-osorik sartuta daude: Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua, Gernika-Lumo, Ajangiz, Mendata, Arratzu, Kortezubi, Gautegiz Arteaga eta Elantxobe. Beste bi udalerri, Muxika eta Ibarrangelu, ia-ia bere osotasunean sartu dira. Bermeo, Nabarniz eta Ereño euren azalera erdia baino gehiago dute barnean, eta beste bostak, Arrieta, Errigoiti, Morga, Amorebieta-Etxano eta Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, euren azaleraren herena baino gutxiago dute Biosferako Erreserban.

 

Add to Technorati Favorites

Page copy protected against web site content infringement by Copyscape

Creative Commons License
Blog hau Creative Commons-en lizentziapean dago.