Grab this swicki from eurekster.com

2007/12/01

FLORA


Landare-estalkia aldatuz joan da lurraren erabilera aldatzen joan den heinean, eta, ondorioz, murrizketa zorrotza gertatu da jatorrizko ekosistema naturalean azken bost mendeotan. Hala ere, ingurua deforestatu egin den bitartean, gizakiaren aztarnek belardi, zuhaizti, sastrakadi eta baserriz betetako mosaiko interesgarri eta emankorra osatu dute.
Halaber, eremuaren % 60 hartzen duten baso-landaretza modernoak gailentzen dira gaur egun biosfera-erreserbaren paisaian.
URDAIBAIn 25 landaretza-unitate daude, 8 sektore homogeneotan taldekatuta: bost komunitate natural edo berezko (hostozabalen basoak, sastrakak eta otalurrak, harkaitzak, uretako landaretza eta kostako hareatzetako landaretza), eta bere garapen eta mantenurako gizakiaren etengabeko eragina behar-beharrezkoa den beste sektore batzuk (baso-landaketak, belardiak, laborantza eta landaretza tipifikagarriz osatutako beste leku batzuk). Landare baskular edo gainekoen taldean bakarrik, 615 espezie inbentariatu eta deskribatu dira.







Izugarrizko landaretza dago Urdaibaien, bai baso zein hareatzetako landaretza.
Artadi kantauriarrek balio berezia dute, Euskadiko itsasertzean dauden mota honetako baso garrantzitsuenak baitira. Interes botaniko handia duten landare-multzoak dira, hosto iraunkorreko zuhaitzak -berez Mediterraneoko klima dagoen lekuetakoak- eta aberastasun floristiko handia dituztenak. Baso itxi eta sarbide zaila dutenak dira, eta, ondorioz, hainbat fauna-espeziek bizirautea posible izan da. Horregatik, babes berezia duten eremu izendatu dituzte.
Bestalde, paduretako landaretzaren bitxitasuna eta berezitasuna eta URDAIBAIn dagoen flora-unitateetan oinarritutako zonifikazioa nazioartean ere onartutako natura- eta zientzia-baliabideak dira eta, itsasadarraren babeserako eremu berezian, URDAIBAIko legeak babestuta daude.

No hay comentarios:

 

Add to Technorati Favorites

Page copy protected against web site content infringement by Copyscape

Creative Commons License
Blog hau Creative Commons-en lizentziapean dago.