Grab this swicki from eurekster.com

Mostrando entradas con la etiqueta azalerak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta azalerak. Mostrar todas las entradas

2008/01/14

GUNE BABESTUAK EUSKAL HERRIAN

Euskal Herrian 1980ko hamarkadan hasi ziren gune babestuak izendatzen eta, jadanik, gatazkak eta zailtasunak gaindituz, era guztietako guneak aurki daitezke. Baina, azken hamarkadan puri-purian egon ondoren, kezka bat ari da nagusitzen. Ez al da gune babestuen eta babestu gabekoen artean desoreka handia sortzen ari?




Euskal Herriko gune babestuen historia ez da oso luzea, baina azken hamarkadan gune horien kopuruak gorakada handia izan du. 1984an Urdaibai biosfera-erreserba izendatu zutenetik, natur gune babestuen sareari izen guztietako guneak gehitu zaizkio. Hala ere, gehien aipatzen den babes eta kontserbaziorako figura, natur parkearena da eta ez da harritzekoa, 1989 ezkeroztik hainbat eredu ditugulako: Urkiola (1989), Valderejo (1992), Gorbeia (1994), Aiako Harria (1995), Bardeak (1999)...

Azalera txikiagoa hartzen duten kontserbaziorako figuren adibideak ere ez zaizkigu falta: natur erreserbak (Irunberriko arroila), erreserba integralak (Irati), hegaztientzako babes bereziko eremuak (HBBE) (Biasteriko aintzirak), biotopo babestuak (Leitzaran) eta abar (ikus mapa). Guztiak natur guneen babes-politikaren alde desberdinak baino ez dira: izen desberdinak eta helburu bat, naturaren kontserbazioa.

Bestalde, Euskal Herrian hiru errealitate administratiboren ondorioz (Pirinio Atlantikoen zati den Iparraldea, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoa), gune babestuak izendatzeko administrazioen inplikazio-mailen desoreka nabaria da. Ipar Euskal Herrian esaterako, administrazioaren eta hainbat eragileren partetik traba handiak topatzen dituzte. Alde batetik, departamenduan bi kultura daudelako (biarnesa eta euskalduna) eta, bestalde, gune babestu izendatzeak hainbat jarduera arautzea dakarrelako.

2007/12/01

PAISAIA

URDAIBAIko biosfera-erreserbak naturaren aldetik balio izugarria du, batez ere, Kantauri aldeko beste eskualde batzuekin alderatuz gero; izan ere, industriaren garapenak degradazio handia sorrarazi zuen hainbat eremutan. Ekologia eta naturaren aldetik duen interesaren arabera, eremua lau zatitan bana daiteke:


- Mundakako itsasadarren inguruko hezegunea.

- Artadi kantauriarrak.

- Kostaldea.

- Landazabal atlantikoa.

Honi paisaia aldetik duen interes ukaezina gehitu behar zaio, itsasbazterreko eta barruko paisaien aniztasuna eta aberastasuna handia baita.

 

Add to Technorati Favorites

Page copy protected against web site content infringement by Copyscape

Creative Commons License
Blog hau Creative Commons-en lizentziapean dago.