Grab this swicki from eurekster.com

Mostrando entradas con la etiqueta Natura. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Natura. Mostrar todas las entradas

2007/12/02

URDAIBAI FUNDAZIOA

2002. urtean sortua, Urdaibai fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da eta Euskal Herriko natur-ondarearen kontserbazioan eta kudeaketan laguntzea du helburutzat. Gaur egun bere jarduerak Bizkaiko lurraldean burutzen dira, Urdaibaiko Biosfera Erreserban ardura berezia jarriz.

Irudi batek hainbat hitz baino gehiago balio du, ez duzu uste?

HELBURUAK: Urdaibai Fundazioaren jarduerak inguruneko biodibertsitatearen kontserbaziora bideratuta daude; honako hau espezieak, habitata, erlazionatutako prozesu ekologikoak eta paisaia barne hartzen dituen multzo gisa ulertuz.

Horretarako lurraldearen kudeaketan parte hartzen da, arriskuan dauden espezieen berreskuratzea bultzatzen da, ikerketa-lanak burutzen dira eta naturaren kontserbazioaren dibulgazio eta sentsibilizazioarekin zerikusia duten ikerketa-lan ezberdinak burutzen dira.

Ez galdu aurton, zuretzako prestaturik ditugun ekintzak .Hau hasiera besterik ez da. Etorri gurera!!!


www.fundacionurdaibai.org    info@fundacionurdaibai.org

2007/12/01

NATURA

Euskal Herriko paisaia interesgarrienetakoa URDAIBAIk aniztasun handiko paisaia du. Kantauri itsasoarekin topo egiteko lasterketa azkarrean, ibaiek paisaia-gama osatua eratu dute. Hiru mota desberdin garbi nabarmendu dira. Honela, ibar berdeen buru diren mendi malkartsuek -altuera txiki eta aldapa handikoek- haran, ibar eta paduretako erliebe leun eta lauari egiten diote leku, zeruertzean nagusi diren itsaslabar, kai eta hondartzen zerrenda estuarekin talka egin ostean, eta Bizkaiko Golkoko lautada urdina hasten den lekuan amaitzen dira.
Gama zabal honetan, berebiziko garrantzia eta zaintza-maila onargarria duten sistema naturalak nabarmen ditzakegu: estuario-sistema, sistema karstikoa -gainean artadi kantauriarrez osatutako baso zabala duena- eta hondartzez eta itsaslabarrez betetako itsasbazterra, Izaro uharteak edertuta. Heldutasun ekologiko nabaria duten ekosistema hauen ondoan, URDAIBAIn nekazaritza-sistema baliotsuak eta baserri tradizionalez, auzoz eta garrantzi historiko-ekonomikoa duten hirigunez osatutako paisaia anitz eta armonikoak daude. Hori guztia, erreserba hau Euskal Herriko paisaia interesgarrienetako bihurtzen duten berezitasunez eta aberastasunez hornituta. Hobekien zeuden ekosistemak zaintza bereziko eremu izendatu zituzten, URDAIBAIko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko 5/1989 Legearen bidez.


- Flora
- Fauna

2007/11/13

AISIALDIRAKO JARDUERAK

Urdaibai eskualdeak naturaz eta kirolaz gozatzeko aukera mugagabea eskaintzen du. Honela ibilbide laburreko ibilbide sare bat dago (19 guztira) eskualdea osatzen duten 20 udalerrietatik pasatuz. Busturialdea-Urdaibai ezagutzeko beste modu bat da, oinez, patxadaz eta ingurunearekin eta bertoko jendearekin harreman zuzenean egonez.

Ur kirolei dagokienez, kirol mota ugari egin daiteke; bela, surfa, windsurfa, piraguismoa, urpekaritza, eskalada,...
Mountain-bike, hegaztien behaketa, txalupetan irteerak errioan zehar...dira Urdaibaik, besteak beste, eskaintzen dituen aktibitateetako batzuk.

 

Add to Technorati Favorites

Page copy protected against web site content infringement by Copyscape

Creative Commons License
Blog hau Creative Commons-en lizentziapean dago.